Getarian gaude, Bizkaiko golkoan hegoaldeago dagoen puntuan. 43º, 2' latitudea. Hemen, gaur, egunero bezala, arrantzaleak itsasoratu dira, eta gure kostaldeko onena ekarri digute. Eta, egunero bezala, beraiek ekarritakoarekin, dastatzeko menua osatu dugu. Kantauri itsasoan oinarritutako proposamena, zonen, espezieen eta sasoiaren arabera, egunez egun aldatzen dena. Itsasoari begiratzen diogun bezala, gure soroei ere begiratzen diegu. Eta filosofia bera aplikatzen diogu egunez egun baserritarrek ekartzen digutenari. Menu hau gaurko onenarekin egina dago, hemengo onena, oraingo onena. Gaur dastatzera animatzen zaituztegun sukaldatze paisaia.
Abant!
Abant!